Elkartea

Arabako SEADen Lagunen Elkartea Saharar Herriarekiko elkartasunaren, giza eskubideen eta garapenerako lankidetzaren alde diharduen Gobernuz Kanpoko Erakundea da. 1980. hamarkadaren erdialdean hasi ginen lanean, Saharar Herriaren autodeterminaziorako borrokan laguntzeko asmoz, Mendebaldeko Saharako okupazio eta erbestearen kausak eta Saharar Herriarentzako ondorioak Arabako populazioari azaltzen hasi ginenean.

 

Gure helburu nagusia Saharar Herriak, XXI. mendean Afrikan deskolonizatu gabe geratzen den herri bakarrak, autodeterminaziorako duen eskubidea gauzatzea da, erreferendum garbi eta aske baten bitartez, Nazio Batuen ebazpenek argi uzten duten bezalaxe, bere herriaren etorkizuna erabaki dezala.

 

Hala ere, aldaketa sozialerako eragile gisa eta herritarren kontzientzia kritiko eta konpromisoaren alde lan egiten dugunon beste erakunde eta sare zabal baten parte sentitzen gara. Horretarako, hoberen ezagutzen eta hurbilen sentitzen dugun errealitatetik egiten dugu lan: Mendebaldeko Saharar Herria. Horregatik, geure gizartea aldatzeko konpromisoa daukagu, hori baita mundu hobea, justuagoa, guztiontzat zuzenagoa, baketsuagoa, lortzeko geure bidea.

Helburuak

Saharar herriarekiko elkartasunari heldu nahi diogu hainbat ikuspuntutatik. Ikuspuntu horiek elkar osatzen dute eta gatazkaren errealitatean sakontzen lagunduko digute zenbait testuingurutan. Azaltzen ditugun helburuak eguneroko lanean eta epe erdiko planifikazioan zehaztuko dira.
Zehazpenak beherago azaltzen diren dokumentu estrategikoetan begiratzeko aukera izango duzue. Nolanahi ere, hona hemen gure erakundearen helburuak laburki emanda:

 

      • Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) onarpena bultzatzea

     

      • Saharar herria laguntzea deskolonizazio-prozesua amaitzeko. Prozesua NBen ebazpenek babesten duten autodeterminaziorako erreferendum askearekin amaituko da, eta horrela nazioarteko legezkotasuna bete egingo da.

     

      • Garapenerako lankidetza proiektuak gauzatzea eta Saharar Herriarentzako gizaldeko laguntza bideratzea. Halaber, bestelako jarduerak egitea haien bizitza-egoera hobetzeko eta erbesteratzeak eta okupazioak sortu dituzten premiak arintzeko.

     

      • Saharar herriaren kausa zabaltzea hiritarren artean hainbat bitarteko erabiliz: hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak…

     

      • Giza-eskubideak babestea Marokok legearen kontra okupatu dituen lurraldeetan.